Igoerako Play Offa jokatuko du Yone Boutique Hernanik gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 19a, 02:00

Yone Boutique Hernani taldeak igoerako play offa jokatuko du gaur Aretxabaletako kiroldegian. Liga amaituta, lau talde sailkatu dira igoera fasea jokatzeko eta gaur izango dira partidu erabakiorrak. Mutrikuko 2kingoak taldearen aurka jokatuko dute hernaniarrek, 18:00etan Aretxabaletako kiroldegian. Gaur irabazten duenak, datorren astean jokatuko den finalerako txartela eskuratuko du eta mailaz igoko da. Taldekidei galdetuta, partidu zaila izango dela esan digute, baina, aukerak badituztela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!