12 domina ekarri zituzten Irundik Hernaniko igerilari gazteek

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 19a, 02:00

Joan zen asteburuan Irungo IV Bidasoaldea saria jokatu zen eta hernaniarrek 12 domina ekarri eta zenbait marka pertsonal hobetzea lortu zuten. Dominak: Iñigo Etxaniz, urrea eta brontzea (100 m. eta 200 m. libreak); Axel Allur, urrea eta zilarra (100 m. eta 200 m. bular estiloa); Maitane Danborena, bi urre (100 m. eta 200 m. bizkar estiloa. Espainiako minima); Alazne Egiazabal, urrea eta brontzea (100 m. eta 200 m. libreak); Maria Fernandez, zilarra (100 m. tximeletan); Aitor Urretabizkaia, brontzea (100 m. libreak); Alain Gartzia, zilarra (100 m. libreak) eta Aitor Huizi, brontzea (100 m. bular estiloan). Gaur txikienen txanda izango da, arratsaldeko 16:00etatik aurrera kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!