Donostia-Hernani, kanporaketa gogorra herriartekoan gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 19a, 02:00

Bi eta bateko abantailarekin aterako bada ere, kanporaketa zaila dute gaur Hernaniko pelotariek Donostian. Joanekoan, kadeteetan galdu eta jubeniletan eta nagusietan irabazi egin zuten hernaniarrek, baina, Donostiako taldean zenbait pelotari falta ziren. Gaur titular guztiekin aurkeztuko da Donostia eta partidu oso gogorrak espero dira. Hernaniarrek ez dute nahikoa izango partidu bat irabaztearekin, joanekoan tanteoa kontra izan zutelako. 11-22 galdu eta 22-19 eta 22-19 irabazi baizuten. Gaur Atano IIIean, 16:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!