Gipuzkoako eskolarteko txapelketa gaur kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 19a, 02:00

Eskolarteko B mailako Gipuzkoako txapelketa jokatuko da gaur Hernaniko kiroldegian. Goizez kadete eta infantil kategorietako gimnastak ariko dira, 10:00etatik 13:15ak arte, eta arratsaldean alebin eta infantil kategorietakoak, 16:30etatik 19:30ak arte. Kadeteetan, bi gimnasta hernaniar izango dira: Amaia Agirre eta Lara Peman, uztaiekin eta mazoekin. Alebinetan, Langile ariko da taldeka, pilotekin eta esku hutsik, eta banaka, Maialen Garcia, esku hutsik eta sokaz baliatuta. Urumea garaile joan den astean Tolosan Joan den igandean Tolosan Udaberri torneoko finala jokatu zen eta Urumea 2 taldea irabazle izan zen alebinetan. Urumea 1 taldeak 9garren postua lortu zuen. Batzuk eta besteak pilotak eta esku hutsik modalidadeetan hartu zuten parte. Kategoria berezian, Naroa Azaldegik erakustaldi bikaina egin zuen sokarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!