Ricardo Serrano ondo Italiako Giroan

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 19a, 02:00

Ereñotzun bizi den gaztelarra Italiako Giroan da. Serranok, zorte ezberdina izan du lasterketako lehen astean. Lehenengo bi etapatan bi erorketa haundi izan ziren pelotoian eta bietan tartean zen Ricardo Serrano. Berak minik hartu ez bazuen ere, ezin izan zuen lasterketan aurrean ibili. Azken etapatan aldiz, bere burua erakutsi du Serranok. Osteguneko etapan, helmugarako 15 km faltan, 3garren mailako portuan erasoa jo zuen Enmanuelle Sella eta Tomas Voecklerrekin batera eta 15 segunduko aldea besterik lortu ez bazuten ere pelotoia lan gogotik egitera behartu zuten. Oraindik Giro asko falta da eta seguru berriz ere saiatuko dela etaparen baten bila.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!