Faltsukeria, bazterketa eta psikoanalisia

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 25a, 02:00

Hauteskunde hauetan zerbait falta zitzaidala sentitzen nuen eta ez nekien zer zen, Arrieta jaunaren karta azaldu den arte. Ez dut arroputz bat naizenik uste, lau urteotan Hernaniren alde egin baitut lan eta egin dudana esan baitut. Agian batzuentzat asko izan da eta errealitatea ez dute sinisten, eta hargatik pentsatzen dute arroputz bat naizela. Informatzea zinegotzien lana da, agian zuk usteko duzu guztia ezkutuan egin behar dela; nik ez. Zaharren Egoitza haunditzeari dagokionez, informazio guztia nik eman dizudalako daukazu, pertsonalki, eta eskatuko nizukena da, obraren inguruko informazioa eman behar baduzu ondo ematea, dakizun guztia esanez. Badakizu obraren atzerapena izendatutako obra zuzendariaren renuntziari dagokiola, eta legeak jartzen dituen epe eta prozedimenduak bete behar ditugula zuzendari berri bat kontratatzeko. Nik ez dut obra bat hasiko legea bete gabe edo kondiziotan hasiko denaren ziurtasunik izan gabe, hauteskundeak izan edo ez. Diozu ´nola liteke EAJ-PNVk euskalduna ez den hautagai bat aurkeztea?` Agian, Batzokira gazte euskaldunak inguratzen zirenean, pertsona batzuk amenazatu eta presionatzera dedikatzen zirelako eta nire alderdia utzi zutelako, edo herri batzarreko kideek Hernaniren alde asko egin dezakedan pertsona naizela uste izan dutelako. EAJ-PNVn ez dugu inor baztertzen euskeraz ez dakielako, pertsona ajola zaigu, eta hortik aurrera ikasten laguntzen diogu. Askok badakite eta zuk ere bai, egunero goizeko 8etatik 9etara euskerako klaseetara joaten naizela. Ez dakizkizunak dira horretara bultza nauten hiru arrazoiak: lehenengoa, nire aitaren hizkuntza maite dudala, hizkuntzekin erraztasun haundirik ez dudan arren; bigarrena, nirekin euskeraz hitz egin nahi duenak egitea nahi dudala, nik oraindik gazteleraz erantzun beharko diodan arren; eta hirugarrena, nire aita eta seme-alabekin euskeraz hitz egiteko aukera izan nahi dudala. Guzti hori iritsiko da, zuk baztertu nahi nauzun arren. Galdera bat egin nahi dizut, psikoanalizatu al nauzu ´nire alderdiko lagunetaz lotsatzen naizela` edo ´progresista naizela` ondorioztatzeko? Uste dut zure oharrak berriz aztertu behar dituzula, nire alderdi kideekin oso gustora aurkitzen bainaiz. Eta progresista naizen edo ez, eta zure parametroak ezagutu gabe, ezin dizut erantzun ez baietz eta ez ezetz; pertsona normal bat naiz, Hernaniren alde lanean jarraitu nahi duena, egiten duena batzuei progresista irudituko ote zaien kezkarik gabe. Progre izatea baldin bada gazteek pentsatzen dutenaz interesatzea, edo adinduen beharrek kezkatzea; edo gure herriko kultura zabaltzeko edo ekitaldi haundiagoak hartzeko gune berri bat izatea; edo nik uste izatea euskal kultura sustatu behar dudala, bertso eta prosa sariketekin; edo kirola zuk eta nik Hernanin ezagutu izan dugun mailara iristea... Ba zuretzako hori bada progresista izatea, hala izango naiz. Igandeko hauteskundeei dagokienean: BOTOA EMAN LEZAKETEN HERNANIAR GUZTIEK EMAN DEZATELA ETA ZORTEA BANATU. Andoni Amonarraiz EAJ-PNVko Alkategaia (*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!