Iruretagoiena irabazle Oviedon

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 19a, 02:00

Maitane Iruretagoiena atleta hernaniarra garaile atera zen 100 metrotan joan den asteburuan Oviedon. Iruretagoienak Atletiko San Sebastianekin parte hartu zuen Espainiako kluben arteko txapelketan eta bere denboraldiko markarik onena egin zuen (12:64). Taldeka bigarren geratu zen sailkapen orokorrean eta datorren urtean Ohorezko mailan jarraituko du.

Gaur eta bihar Euskadiko txapelketan

Asteburu honetan Gasteizen izango da Iruretagoienak, Euskadiko txapelketan. 100 eta 200 metroko probetan hartuko du parte eta irabaziz gero, Mallorkan selekzioen arteko Espainiako txapelketan parte hartzeko sailkatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!