«Hitzarmena bultzatuko dugu Karmelo Labaka ikastetxeak profesionalak hezitzen jarrai dezan»

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 19a, 02:00

eaJk prentsara bidalitako ohar batean, hauteskundeei begira, azaldu du hitzarmena bultzatuko duela gainerako partiduekin, ´Karmelo Labaka lanbide ikastetxeak gizartera ekarpena egiten jarrai dezan bikain hezitako pertsonekin`.

Gizartean izan duen eragina

EAJk azaldu du EPO (Escuela Profesional Obrera) 1948an sortu zela gizarte ekimen batetik. ´Arrasaten aita Arizmendiarrietak kooperatibak sortzea ekarri bazuen, Hernanin, beste apaiz bat, Karmelo Labaka, izan zen bultzada eman zuena EPO sortzeko. Nahiz eta haien artean diferentziarik badagoen, bi ekimenek eragina izan dute beren herrietako industrian eta gizartean`. Eragin horri buruz EAJk dio, urteetan gizarteko sektore xumeenetatik zetozen gazteak izan direla EPOra joan direnak, ´EPOren funtzioa izan da pertsona hauei giza eta teknika irakaspenak ematea eta kualifikatutako langile bilakatzea, bizitzako eta lan munduko erronkei aurre egiteko`. Horrez gain dio, langile kualifikatuez gain, enpresariak eta ekimen haundiko pertsonak atera direla EPOtik, lanpostu berriak sortu dituztenak. EPO ikastetxearen eraginez, Hernanin beste herrietan baino gizarte mailaketa txikiagoa sortu zela dio EAJk, ´bai gerente, bai enpresari eta bai langileek EPOn elkarrekin ikasi zutelako`. Gaur egun bertan ikasten dutenen gehiengoak lanpostua aurkitzen du eta EAJk dio ´EPO industriaren beharretara egokitzen delako` gertatzen dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!