Euskal Herriko eta Kataluniako txalapartariak gaur, Txalaparta Festaren azken egunean

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 19a, 02:00

Jaialdia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Tilosetan, Sagardo probaketa ere izango da.

TXALAPARTA Festak, aurten 21garrena, egun haundia izango du gaur, arratsaldeko 18:00etatik aurrera txalapartaren inguruko kontu ugari izango baita Tilosetan. Ordu horretan, Txalaparta Erromeria hasiko da eta sagardoa dastatzeko aukera ere izango da, Hernaniko sagardogileen laguntzari esker. Bitartean, Hernani Musika Eskolako alboka, dultzaina, trikitixa eta txistulari taldeek kale buelta egingo dute.

Afaria eta jaialdi nagusia

Gauean Herri Afaria eta segidan festa nagusia izango da Tilosetan. Bertan leku ezberdinetako txalapartariak bilduko dira: Zuaznabar eta Goikoetxea familietakoak, Gasteizkoak, Antsoaingoak, Bizkaiko Anandalan 3.1 proiektua, Tarragonako Txala taldea, eta Hernaniko Musika Eskolako txalapartariak.

Egitaraua

Maiatzak 19, larunbata:
-Sagardo dastaketa.  18:00etatik aurrera, Tilosetan
-’Txalaparta erromeria’. 18:00etan Tilosetan.
-Herri afaria. Ondoren,
bertsolariak eta ‘Txalaparta Jaialdi nagusia’. 21:00etan Tilosetan.
*Txalaparta Festa gunean ‘txalaparta merkatu txikia’. Eguraldi txarra balitz, Atsegindegi plazan egingo litzateke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!