Sagastialdeko auzotarrak berriro ere elkarrekin.

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 19a, 02:00

Sagastialde auzoa sortu zela 50 urte egin dira maiatzean, urtebetetzea aitzakiatzat hartuta auzoan bizitutakoak eta gaur egun bizi direnak elkartu ziren joan den asteburuan, guztira 215 pertsona inguru. Bazen jendea urtetan elkar ikusi gabekoa eta unkigarria izan zen berriro ere denak elkarrekin izatea. Jauregin bazkaldu zuten eta gustora egon ziren, garai bateko auzoa eta bertako giroa gogoratuz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!