Alkategaiei elkarrizketak Kronikan

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 18a, 02:00

Udal hauteskundeak direla eta, Hernaniko Kronikak ale bereziak aterako ditu bihar eta etzi. Ale berezietan Hernanin aurkeztuko diren sei Alkategaiei egindako elkarrizketa zabalak argitaratuko dira; larunbatean PP, PSE-EE eta EB-Aralar-eko hautagaiei eta igandean EAJ-PNV, EA eta EAE-ANV alderdietakoei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!