San Joanetako kartela

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 18a, 02:00

Herriko komunikabideei esker jakin dut San Joan jaietako kartel lehiaketako irabazlea Ainara Azpiazu izan dela eta nire zorionik onena helarazi nahi diot. Aurreko urteetan bai San Joan jaietako kartela bai inauterietakoa Jai Batzordeak aukeratzen zuen, eta erabaki hori Udaleko Kultura batzordeak errespetatu egiten zuen. 2006ko San Joan jaietan, ordea, Udaleko alderdiek (EAJ, EA eta EB-Berdeak) egiteko modu horrekin hautsi egin zuten eta `beren` kartela inposatu zuten. 2006ko irailaren 21ean, Beatriz Fernandino Kultura batzordeko lehendakariak idatzi bat bidali zien zenbait talderi, ondorengoa esaten: `Kultura batzordeko lehendakari den Beatriz Fernandino Goitia andereak jakinarazi nahi dio zuk ordezkatzen duzun taldeari San Joan jaiak eta Inauteriak iragarriko dituzten kartelak aukeratzeko oinarrietan puntu bat aldatu dela: Orain arte oinarri horietako 6garren puntuak hala zioen: Kartelaren aukeraketa Kultura batzordeak egingo du, Jai Batzordeak aukeratu ondoren. Eta jakinarazten dizut hemendik aurrera oinarrietako 6garren puntuak esango duela: Kartela 2007ko urtarrilaren 31 aurretik aukeratuko da eta Kultura batzordeak epaimahai bat osatuko du Kultura batzordeko ordezkari batekin, Jai Batzordeak aukeratutako ordezkari batekin, eta arte munduko hiru pertsonekin`. Berriz ere, Jai Batzordeari dagokion gai baten inguruan Udalak berea inposatu digu. Horren aurrean, Inauteriak eta San Joan jaiak antolatzen dituzten taldeak ez zuten epaimahai horretan parte hartu nahi izan, ez azalean eta ez oinarrian `beren jokoan` ez sartzeagatik, eta etorkizunean denon artean akordioetara iristeko nahia azaldu zuten. Aurten, beraz, jai Batzordeak ez du parte hartu ez Inauterietako ez San Joan jaietako kartelen aukeraketan.

Jon Oñate Lizarralde (Jai Batzordeko kidea) *Erredakzioan euskeratua

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!