EAE-ANVren babes ekitaldia gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 18a, 02:00

EAE-ANV alderdiak babes ekitaldia egingo du gaur Biterin, 19:00etan. Bertan herritarrek babesa adieraziko diote alderdiari eta botua eskatuko dute Udal bozketarako.

Bihar bizikleta martxa eta igandean Osiñagan mitina
Biharko, EAE-ANVk bizikleta martxa bat antolatu du herrian barrena eta 11:00etan Plazatik aterako dira. Hainbat auzoetatik pasako dira eta zenbait proiektu eta egitasmo ri buruzko informazioa emango dute. Arratsalderako Iruñeako manifestaziora joateko deia egin dute eta autobuserako txartelak Garinen daude salgai. 15:30etan aterako dira. Igandean, Osiñagako auzotarrei azalduko diete herri programa, Harriatsuko eskolan, 12:00etan. Bertan Marian Beitialarrangoitia, Izaskun Ezeiza eta Marian Salaberria izango dira.

Alderdiaren albistegia egunero interneten
EAE-ANVko ekimenak interneteko www.eae-anv.org helbidean ikusi ahal izango dira, Egunero albistegian. Egunero, 14:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!