‘Txala’ren kontzertua eta ‘Party Aparta’ gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 18a, 02:00

Txalaparta Festaren bigarren egunean Txalaparta party aparta eta Txala kataluniarren kontzertua izango dira gaur arratsaldean eta gauean.

Tarragonatik, ‘Txala’ren proposamen berritzailea
Biterin, 19:30etan, Txala taldeak Txalaria diskoa aurkeztuko du. Talde hau Tarragonan sortu zen, 2001ean, ´txalaparta hotsen indarra eta edertasuna ezagutu ondoren`, eta ´euskal airea eta Katalunia aldeko Mediterraneoko hatsa`ren arteko elkartasuna bilatzen du. Horretarako, material ezberdinekin txalapartak sortu eta beste tresna batzuekin nahasten dituzte, hala nola, flautinarekin eta akordeoi diatonikoarekin. Txalak Kataluniako herri abestiak, taldeak sortutako doinuak eta hots berriak joko ditu, ´proposamen berritzailea` eskainiz, antolatzaileen esanetan.

Gauean, ‘Txalaparta party aparta’
Gaueko 00:00etan, Txalaparta party aparta jaiean, txalaparta eta disko emanaldia izango da Atxur tabernan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!