Herriko ikasleak mugikortasunari buruzko proposamenak egin zizkieten udal agintariei

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 19a, 02:00

eskola Agenda 21 programa aurrera eramaten ari dira duela ikasturte batzuetatik. Programa horren barruan, Txirrita, Langile, Elizatxo eta Urumea ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleek mugikortasun arazoak aztertu dituzte, bai eskoletan eta baita herrian barrena ere. Ikastetxe bakoitzeko ordezkariek, plenoan, herriko mugikortasuna hobetzeko proposamenak egin zizkieten udal agintariei, haiek kontutan hartu ditzaten. Horrez gain, herriko mugikortasuna hobetzeko ikasleek berek hartutako konpromisoen berri ere eman zuten. Proposamen horien artean daude: Hernaniko bidegorri sarea luzatzea, puskatuta dauden alkantarilla tapak aldatzea, trafikoa hobetzeko proposamenak, semaforoei soinua gehitzea....
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!