Hamar puntu gaurko Gobernu batzarrean

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 17a, 02:00

Udalak gobernu batzarra egingo du gaur eta hamar gai eztabaidatuko dituzte. Horien artean dago Hirigintza eta Ingurumen sailak Aranzadi zientzia elkartearekin egin beharreko hitzarmen proposamena Hernaniko ondare naturala aztertzea bideratzeko. Hernaniko Udalak herriko abere eta landareen azterketa egin nahi du, hauek nola babestu jakite aldera. Gaur eztabaidatuko dute baita ere, diru iturri baxuak dituztenei Udal tasak ordaintzeko diru laguntzak ematea. 17:00etan izango da batzarra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!