Angel Kruz Arrozpide preso hernaniarra larunbatean aterako dute Mureteko espetxetik

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 17a, 02:00

Askatasuna erakundeak dio Espainiar poliziari entregatzeko arriskuan dagoela eta mugetara joateko deia egin die herritarrei.

Angel Kruz Arrozpide hernaniarrari datorren larunbaterako, maiatzak 19, jarri diote Mureteko espetxetik ateratzeko eguna. Askatasunak dio posible dela Arrozpide Espainiar poliziari entregatzea, ´komisaldegian torturapean lortutako autoinkulpazioan Espainiar estatuan berriz espetxeratuta izateko`. Askatasunak deia luzatu die herritarrei larunbatean mugetara joateko eta apuntatzeko zerrenda jarri dute Garin tabernan.

2002tik espetxean

Arrozpide 2002ko urtarrilaren 31n atxilotu zuten gendarmeek Bordelen eta bost urte hauetan hainbat espetxe ezagutu ditu: Fleury, La Sante, Val D’Oise, Montpellier eta Muret.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!