Azpian sinatzen dugun pertsonak, herriko ZUTIK taldearen izenean, Hernaniko herriari honako hau adierazi nahi diogu:
1.- Askatasun falta garrantzitsuen aurrean gure gaitzespena adierazi nahi dugu, datozen hauteskundeak iristear dauden honetan. Deigarrienak aipatze aldera: a) hemen bizi diren ´komunitatez kanpoko` pertsona etorkinen eskubide ukapena (botoa barne); b) ETA eta beste batzuen etengabeko ekintzak pertsona, ideia eta ondasunen kontra; c) hautagaitza ugari ilegalizatzea Alderdi Legearen eskutik...
2.- Gure jarrera kritikoa adierazi nahi diegu klase sozial politikoari eta erakundeei, tartean baldin badaude alderdi eta hauteskunde interesak, alderdikeria, nagusikeria, ustelkeria kontu zikinak eta pribilegioa.
3.- Bizikidetza eta kohesio soziala hobetzeko apustu garbia egin nahi dugu, honako hauek oinarri hartuta: a) egoera kaskarrenetan bizi eta behar haundia duten pertsonekiko lehentasunezko lana eta arreta; b) Gure gizarte anitza osatzen duten sentimendu, identitate nazional... ezberdinen artean ahalik eta adostasun haundiena lortzea inongo kategoria eta inposaketarik gabe; c) Giza justiziaren kotak, norbanakoen eta taldearen askatasun kotak haunditzea... d) Ezkerra eta sektore aurrerakoiak batzearen aldekoak gara hauteskundeetatik haratago.
4.- Herritarren parte hartze konplexuari bultzada erreala ematearen aldekoak gara (erakunde demagogi eta demagogia politikoa saihestuz), aurrerapen sozialerako ezinbesteko giltzarri baita.
Irizpide orokor hauek (zabal daitezke) kontuan hartuta, adierazi nahi dugu EZKER BATUA-ARALAR-en aldeko gure botoa, Beatriz Fernandino buru duena. (Honek ez du adierazi nahi txeke zuria izango denik etorkizunean).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!