Jose Ramon Chica larrosak banatzen izan zen ferian atzo arratsaldean. PSE-EE-ko alkategaiarekin batera, alderdiko beste kide batzuk ere izan ziren eta feria zeharkatu zuten alde batetik bestera. Larrosekin batera, idatziak banatu zituzten, Chicarentzako eta Foru hauteskundeetarako hautagai den Miguel Buenentzako botua eskatzen. Haurrentzako goxokiak banatu zituzten eta bozgorailudun furgoneta ere jarri zuten Atsegindegin alderdiaren mezuak zabaltzen zituena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!