Hernaniko alkategaiak bihar Biterin izango dira, beren euskera planak aurkezten eta Europar Batasunetik kanpoko etorkinen eskubideei inguruan eztabaidatzen. Dobera euskara elkarteak eta AMHERek antolatu dituzte mahainguruak eta alderdi guztietako zerrendaburuak daude gonbidatuta. Doberaren mahaingurua 18:00etan izango da eta Jon Odriozolak moderatuko du. AMHER-ena 19:30etan hasiko da eta SOS Arrazakeriako Agustin Unzurrunzagak ere parte hartuko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!