EAE-ANV-ren programa aurkezpenak gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 16a, 02:00

Hernaniko EAE-ANV alderdiak Udal hauteskundeetarako herri programa aurkeztuko du gaur eta bihar. Gaur Izaskun Txintxurretak eta Unai Erroizeneak kirol esparruan dabiltzan elkarteei aurkeztuko diete programa, 20:00etan Biterin. Bihar, Ereñotzuko auzotarrentzat izango da aurkezpena; Unai Erroizenea eta Juan Ignacio Arrieta izango dira han, 20:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!