Udalak jakinarazi du apeaderoan igogailua egiteko obrak laister hasteko moduan izango direla. Bertan 22 metroko igogailua jarriko dute eta, goiko aldean, igogailuaren irteera herrigunearekin lotuko duen 30 metroko zeharbidea. Obrak 912.000 euro inguruko kostea izango du. Igogailuarekin Udalak herrigunerako sarrera hobetu nahi du
Hurrengo plenora
Udala eta obra egiteko beharko diren lurren jabea akordio batera iritsi dira eta datorren plenoan sinatuko dute hitzarmena, Iñaki Arratibel Hirigintza zinegotziaren esanetan. Honen ondoren Udalak obra adjudikatu eta kontratatu beharko du. Udalak esan du obra hilabete barru hasteko moduan egon daitekeela eta ez diola apeaderoko sarbideari kalterik eragingo.