Pelota eta bertsolariak baserritarren egunean

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 15a, 02:00

Gaur San Isidro da, baserritarren eguna eta Hernanin ekitaldiak izango dira, Udalak antolatuta. Goizeko 11:00etan meza izango da San Joan Bataiatzailearen parrokian. 11:30etan pelota partiduak Tilosetan: jubeniletan, Ezeiza II-Otaegi/Arrieta-Esnaola, eta nagusietan, Aizpitarte-Aldazabal/Esnal-San Sebastian. Hamaiketakoa izango da partiduen artean eta hauek bukatzean, Unai Agirre eta Aritz Zerain bertsotan ariko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!