JOxan Rekondok, Hernaniko udalaren izenean, eta Javier Madrazok, Eusko Jaurlaritzaren izenean, hitzarmena sinatu zuten atzo udaletxean. Horren arabera, Udalak 87 Babes Ofizialeko etxebizitza sustatuko ditu Karabel eta Portu auzoen artean. Arau Subsidiarioak berrikusteko espedienteak 471 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du Portu eta Karabel artean; horietatik 306 babes ofizialekoak. Eragiketa horretan, Udalari, lurraren %10a eraikitzea dagokio eta Udalak lur hori urbanizatu egingo du, . Horren ondoren, lurrak Jaurlaritzaren esku jarriko ditu, 87 etxebizitza horiek egiten hasteko, 2009ko bigarren seihilekoan, beti ere Udalaren esanetan. Javier Madrazo Sailburuaren esanetan, Hernanin erroldatutakoek eta Etxebiden izena emandakoek izango dute etxebizitzak eskuratzeko lehentasuna. Hernanin 997 etxebizitza eskaera daude eginda guztira eta orain arte 78 BOE eraiki dira, 2001 urtetik orain arte, 48 Antziola Berrin eta 30 La Florida auzoan. Udalak, era berean, Lurzoru Ondareko aurrekontu-partidak aplikatzeko asmoa du etxebizitza babesturako lursail gehiago eskuratzeko.
EAE-ANVri kritika
Joxan Rekondo Alkateak EAE-ANV alderdia kritikatu zuen, AASSak atzera botatzeko asmoa erakutsi duelako, Udalera iritsiz gero. Rekondok esan zuen oso ondo dagoela ´helburu apokaliptikoak izatea`, baina erabaki horrek zalantza asko sortuko lituzkeela, eta 1.332 BOE airean geratuko liratekeela, ´87 hauek barne`. yyJOxan Rekondok, Hernaniko udalaren izenean, eta Javier Madrazok, Eusko Jaurlaritzaren izenean, hitzarmena sinatu zuten atzo udaletxean. Horren arabera, Udalak 87 Babes Ofizialeko etxebizitza sustatuko ditu Karabel eta Portu auzoen artean. Arau Subsidiarioak berrikusteko espedienteak 471 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du Portu eta Karabel artean; horietatik 306 babes ofizialekoak. Eragiketa horretan, Udalari, lurraren %10a eraikitzea dagokio eta Udalak lur hori urbanizatu egingo du, . Horren ondoren, lurrak Jaurlaritzaren esku jarriko ditu, 87 etxebizitza horiek egiten hasteko, 2009ko bigarren seihilekoan, beti ere Udalaren esanetan. Javier Madrazo Sailburuaren esanetan, Hernanin erroldatutakoek eta Etxebiden izena emandakoek izango dute etxebizitzak eskuratzeko lehentasuna. Hernanin 997 etxebizitza eskaera daude eginda guztira eta orain arte 78 BOE eraiki dira, 2001 urtetik orain arte, 48 Antziola Berrin eta 30 La Florida auzoan. Udalak, era berean, Lurzoru Ondareko aurrekontu-partidak aplikatzeko asmoa du etxebizitza babesturako lursail gehiago eskuratzeko.
EAE-ANVri kritika Joxan Rekondo Alkateak EAE-ANV alderdia kritikatu zuen, AASSak atzera botatzeko asmoa erakutsi duelako, Udalera iritsiz gero. Rekondok esan zuen oso ondo dagoela ´helburu apokaliptikoak izatea`, baina erabaki horrek zalantza asko sortuko lituzkeela, eta 1.332 BOE airean geratuko liratekeela, ´87 hauek barne`.