Hernani gehiago izan arren 1 eta 0 galdu zuen

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 14a, 02:00

Emakumezkoen Ligan, Hernanik ez zuen zorte haundirik izan Zarautzen kontra, kanpoan, jokatutako partiduan. Hernanik 1 eta 0 galdu zuen baina jokoan gehiago izan zen, nabarmen. Zarauztarrek gola partidu hasieran sartu zuten. Hernaniarrak partiduan sartzen hasi ziren orduan eta gol aukerak izan zituen, nahiz eta emaitzik ez lortu. Emaitza honekin hernaniarrak goiko postuetatik urrundu da. Liga bukatzeko bi partidu geratzen zaizkio eta gehienez ere hirugarren postua lor dezake.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!