Unai Alvarezek GRAVN txapelketako finala irabazi du

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 14a, 02:00

Unai Alvarezek 40 eta 36 irabazi zuen Bizkaiaren kontra, GRAVN txapelketako finalean. Partidu kuriosoa izan zen finala, izan ere 25 eta 21 irabazten zijola bizkaitarrek pelotaria aldatu zuten, normatibak hori egitea uzten baitu. Pelotari berriak Unai Alvarezen nekea izan behar zuen bere alde, baina hala ere hernaniarra nagusitu zen. Bestalde, Eñaut Esnaolak 15 eta 35 galdu zuen Nafarroaren kontra. Goiatz Mansizidorrek ere galdu egin zuen GRAVN txapelketako finalean, 30 eta 12 .
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!