GR 12 bertso txapelketako saioa jokatuko da gaur Karboneran, afalostean, 23:00etan. Hernanik eta Lesakak neurtuko dituzte indarrak, talde bakoitzetik hiru bertsolarik: Hernanitik, Oier Iurramendi, Unai Gaztelumendi eta Xabier Legarreta Arano ariko dira. Lesakatik: Joxe Juan Zubieta Etxabe, Alazne Untxalo eta Julen Zelaieta. Euskal Herriko 12 herri ari dira GR 12 txapelketan, eta oraindik lehen fasea ari da jokatzen. Hernani Zarautz eta Lesakaren multzoan dago eta guztira 4 saio ditu jokatzekoak, bi etxean eta bi kanpoan. Kanpoko bi saioak jokatu ditu Hernanik eta biak galdu egin ditu. Gaur eta datorren ostiralean jokatuko ditu etxeko saioak eta biak irabazi beharra dauka aurrera jarraitzekotan. Gaur, 23:00etan, Karboneran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!