Hernani 23
El Monte Ciencias 25
HERNANIK 23 eta 25 galdu zuen atzo El Monte Cienciasen kontra. Partidua Ohorezko mailara igotzeko aurreneko froga izan da, baina ez azkena, izan ere datorren astean bueltako partidua jokatuko du Sevillako La Cartuja zelaian. Beraz, nahiz eta etxetik kanpo jokatzeak gauzak gehiago zailtzen dituen, Hernanik ez du itxaropena galduko.
Aurreneko zatian Hernani gehiago
Hernani jaun eta jabe izan zen aurreneko zatian, horren adierazle da markagailua 23 eta 5 zela iritsi zirela atsedenaldira. Hernaniarrek haizea alde zutela jokatu zuten eta ondo mentalizatuta atera ziren zelaira. Bigarren zatian, ordea, partiduak buelta eman zuen eta andaluziarrek 20 tanto lortu zituzten. Hego haizea haien alde zuten, aurreneko zatian baino indartsuago gainera. Bestalde, hernaniarrek aurreneko zatian dena eman zuten eta bigarren zatira lehertuta iritsi ziren. Andaluziarrak fisikoki prestatuago zeudela erakutsi zuten eta hori klabea izan zen partidu bukaera aldera. Azkeneko 5 minutuetako estutasunean, Hernani nagusi izan zen berriro ere, eta entsaioa egitetik gertu izan bazen ere, ez zuen garaipena eskuratu.
Harrobitik sortutako taldea
Azpimarratzekoa da Hernanik harrobia landuz lortu duela egun dagoen mailara iristea, eta atzo erakutsi zuen maila ikusita, taldea pozik egoteko moduan da.
800 lagun Landaren
Errugbi elkarteko arduradunek emandako datuen arabera, Landaren 800 pertsona izan ziren. Jendeak emandako indarra eta bultzadak asko lagundu zuela aipatu dute.