OSTEGUNEAN 70 bat militar maniobrak egiten aritu ziren Hernaniko kaleetan zehar. Cuesta la Muerten barrena sartu ziren Hernani erdialdera. Tanketa eta kamionetan iritsi ziren herrira. Gero Sagastialde, Florida, Zinkoenea, Karabelen barrena ibili ziren, eta Martutenen ere ikusi zituzten. Militarrak aurpegia estalita, eta armak eskuetan zituzten ibili ziren. Testiguek diote, zenbait herritarri argazkiak atera zizkietela.
Askatasunak gertakari hau salatu du
Askatasunak, prentsara bidalitako ohar baten bidez, gertakari hau salatu du. ´Espainiako gobernuak gure herrian inposatzen duen salbuespen egoeraren beste adierazpen bat da, espainiar demokrazia gezurrezkoaren erakusle`. Horrekin batera aldarrikatu nahi izan du indar militarrak ´Euska Herritik joan egin behar` dutela, ´guda elikatzeko eta inposizioa bermatzeko funtzioa duten polizia gorputz, polizia etxe, kaserna eta efektibo horiek guztiak`. Bukatzeko Euskal Herriak demokrazia behar duela adierazi du, ´hitza eta erabakia askatasunez eman ahal izateko`.