Larrua lantzen ikasteko aukera

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 11a, 02:00

Zilegi Eskolen barruan larrua lantzen ikasteko tailerra izango da, maiatzaren 14 eta 15ean. Kepa Aira izango da tailerra ematen eta larruarekin karterak egiten irakatsiko du. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara izango dira klaseak, AEKn. Izen emateko zilegieskola@aeknet.net helbidera mezu bat bidali edota 943 557879 telefonora deitu behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!