Egun osoko jaia, bihar, presoen eskubideen alde

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 11a, 02:00

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Elkartasun Eguna antolatu du biharko, presoen eskubideak errespetatu daitezela aldarrikatzeko, festa giroan. Goizean musika eta haimaketakoa egiteko aukera izango da Plaza Berrin. Eguerdiko 12:00etan herri krossa izango da, eta parte hartu nahi duenak bihar goizean zehar Plazan izango den mahaian eman behar du izena. 14:30etan bertso bazkaria izango da Tilosetan. 18:00etan bertso pelota desafioa eta 19:30etan manifestazioa izango da. 21.00etan Orreaga 778, The Zepo eta Nazka taldeen kontzertua izango da, Tilosetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!