Ilegalizazioak salatzeko manifestazioa izan zen atzo

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 10a, 02:00

MANIFESTAZIOA izan zen atzo, Ezker Abertzaleak deituta, Ilegalizaziorik ez lemarekin. Manifestazioan bildu zirenek gainerako indar politikoei eskatu zieten ´prozesu politikoa ez lehertzeko` eta salatu zuten Ezker Abertzalea ilegalizatu izana. Horrekin batera ´hauteskunde demokratikoak` aldarrikatu zituzten.

Herri Batzarra gaur
Ezker Abertzaleak Herri Batzarra deitu du gaurko. Hauteskundeetaz hitz egingo dute, orain arte egindako lanaz, egungo egoeraz eta datozen asteetako deialdietaz. Arratsaldeko 20:00etan, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!