Joan den ostiralean lapurreta egin zuten Hernaniko etxe batean. Dirudienez, 65 urteko gizonezko batek deia jaso zuen etxean, Udaletik etxea neurtzera joango zitzaizkiola esanez. Bi gizonezko etxera joan, gizona giltzapean itxi eta lapurreta egin zuten, Kronikak jakin ahal izan duenez. Udalak jakitera eman du berak ez duela agindu etxeetan neurketarik eta azpimarratu dute kanpainaren bat martxan denean komunikabideetan ematen dutela jakitera. Jendeari horrelako deien aurrean adi egoteko dei
egin diote.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!