ZILEGI Eskoletako maiatza eta ekaineko saioak prest daude dagoeneko eta jakinarazi dute izena ematea zabalik dagoela dagoeneko. Oraindik fetxa zehatzak erabat lotuta ez dauden arren, erabaki dute, goiz, eguerdi edota gaueko txandetan zein ikastaro izango diren. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu besterik ez da egin behar. Zilegi Eskoletan gai ezberdinen inguruan antolatzen diren saioak dira. Helburua, gustoko gaiak ikasiz eta gustoko gauzak eginez euskaraz hitz egin eta ikastea da, modu praktiko eta atseginean. Parte hartzeko ordu kopuru jakin bat batzuetarako balio duten bonoan erosi behar dira. Gero norberak erabakitzen du ordo horiek zein ikastarotan erabili nahi dituen. Ikastaroak AEKn izaten dira, normalean, Larramendi kaleko 11garren zenbakian. Izena emateko, 943 557879 telefono zenbakira deitu behar da, edota email bat idatzi helbide elektroniko honetara: zilegieskolak@aeknet.net.
Aukeran dauden ikastaroak:
Goizetan (09:00-11:00)
-Enologiarekin solasa,
bisita eta dastaketa.
-Argazkilaritza: nola erabili nire kamara.
-Nola zaindu gure
landareak.
Eguerditan (14:30-16:30)
-ZEN metodologia buruan.
-Jolastuz ikasi, ikasiz
jolastu.
-Aerobika.
-Nola zaindu gure
landareak I.
-Herri kirolak.
Gauez (19:00-21:00)
-Jolastuz ikasi, ikasiz jolastu.
- Sukaldaritza.
-Eskulanak: larrua laduz.
-Xakea.
-Elikadura, osasuna eta gure bizimodua
-Pertsonon aztarna planetaren osasun ekologikoan.
-Herri kirolak.