Pilar Belzuncek Kulturaren Montblanc saria jaso zuen zuen atzo, Chillida Lekuko Zabalaga baserrian, Juan Jose Ibarretxe Lehendakariaren eskutik. Artearen munduko ordezkariak eta ordezkari politikoak ere izan ziren ekitaldian, tartean Iñaki Arratibel Hernaniko zinegotzia.
Ekitaldian Pilar Belzuncek egindako lana azpimarratu zuten. Adierazi zuten Pilar Belzunce ez dela Chillidaren atzean egon den emakumea, azpimarratu zuten Pilar Eduardo Chillidarekin batean egin izan duela lan eta biek osatu dutela ekipo artistikoa.
Pilar Belzuncek senarra zuen Eduardo Chillidarekin batean osatu zuen museoa eta 2000 garren urtean inauguratu zen. ´Ordutik museoaren eta fundazioaren proiektu guztietan nekaezin aritu da lanean` adierazi zuten.
´Babes osoa eman nion`
Pilar Belzuncek hartu zuen hitza segidan. Eduardo Chillida 13 urterekin ezagutu zuela azaldu zuen: ´Eduardok nahi zuena lortzen zuen beti, eta hori dela eta artea eta eskulturagitzan hasi zenean, nere babes osoa eman nion, berak nahi izan zuen moduan` adierazi zuen.
Eduardo Chillidari bere lanaren alde praktikoa ez omen zitzaion batere interesatzen, eta lan hori aurrera eramaten Pilar Belzuncek garrantzi haundia izan du.
Eduardo Chillidak, perfekzioa bilatu nahian, berak nahi zuena lortu arte ez omen zuen deskantsurik. Hori dela eta zirriborro ugari zaborretara botatzen zituen. Pilar Belzuncek lan hori guztia berreskuratu zuen.
Bukatzeko jakinarazi zuen saritan jasotako dirua, Lenbur fundazioari emango zaiola. yy