Mutilen taldeak ia ezinezkoa du mailaz igotzea herenegun etxean Santoñaren aurka galdu eta gero (4-10)

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 8a, 02:00

Senior mutilen taldeak igandean xahutu zituen mailaz igotzeko zituen ia aukera guztiak. 4-10 galdu zuen Santoñaren aurka kiroldegian, eta datorren larunbatean Kantabrian atzo izan ez zuten zorte guztia beharko dute kanporaketari buelta emateko. Partidu txarra egin ez zuten arren, hernaniarrak etsaituta egon ziren golarekin. Itzulikoa datorren larunbatean, 18:00etan. Nesken taldeak ere asteburuan zituen bi partiduak galdu egin ditu; larunbatean 11-8 Askartzaren aurka eta igandean Santoñaren aurka 1-9, kiroldegian. Jende gutxirekin dabiltzala eta, azkenaldian neskak ez dira emaitza onak lortzen ari. Denboraldiko azken partidua datorren igandean jokatuko dute, 12:30etan Iruñean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!