Pilar Belzuncek Montblanc saria jasoko du gaur, Juan Jose Ibarretxe buru izango den ekitaldian

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 8a, 02:00

MontBlanc 2007 saria emango diote gaur Pilar Belzunceri, Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazioko lehendakariari. Ekitaldian Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria izango da. Montblanc saria urtero herrialde ezberdinetako arte mezenasei ematen zaie. Sarituak nazioarteko epaimahai batek aukeratzen ditu. Aurten epaimahaia Rafael Amargo dantzariak, Antonio Miró diseinatzaileak eta Corberó eskultoreak osatu dute. Iaz Javier Godo, Godoko kondea, saritu zuten eta aurretik, German Sanchez Ruiperez eta Antonio Vila Casas.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!