Bi taldeek galdu larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 7a, 02:00

Hernani K.E.-ko junior eta kadete taldeek galdu egin zuten larunbatean izan zituzten irteeretan. Juniorrek 64-49 galdu zuten Easoren aurka. Hernaniarrek baloi mordoa galdu zuten eta ezin izan zuten zama horren aurka ezer egin. Kadeteen porrota, berriz, bestelakoa izan zen. Cafes Aitonaren aurkako partiduan etxekoek arbitratu zuten, epailerik ez zegoela eta. Hernanik 56-52 galdu zuten eta ez ziren batere gustora geratu epailearen erabakiekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!