Txistulariek jendea dantzan jarri zuten atzo eguerdian Plaza Berrin, Fandango, arin-arin eta plazako doinuekin. Herritar asko izan ziren txistulari koadrilaren doinuekin gozatzen eta animatuenak ingurutxoa egin eta dantzan ibili ziren. Txistulari Topaketa izan zen atzo Hernanin eta goizeko 10:00etatik aurrera 40 bat txistularik dianak egin zituzten Kaxkoan, Latsunben, Florida aldean eta Lizeagan, bi tronpetajolerekin batera. Pasaiako, Irungo, Donostiako, Antiguako eta Astigarragako txistulariak Hernanikoekin elkar egin zuten atzokoan; Iñaki Eguren txistulariak esan zuenez, ´koadrila polita` elkartu ziren, ´iaz baina gehiago`. Ondoren, Santa Barbara elkartean herri bazkaria egin zuten eta arratsaldean kalejira egin zuten herrian barrena. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!