Amurrio eta Piedrako monastegiko bidaietarako gaur eman behar da izena

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 7a, 02:00

Jubilatu etxeak jakinarazi du Amurriora edo Piedrako monastegiko bidaietara joan nahi dutenek gaur eman behar dutela izena, arratsaldeko 17:00etan. Amurrioko bidaia egunpasa izango da, maiatzaren 19an, eta 30 euro balio du. Plazen zozketa gaur bertan egingo da, 17:00etan baita ere. Irteera honetan txakoli bodega bat ikusiko dute Amurrion eta dastaketa ere izango da. Piedrako monasterioko bidaia (Zaragoza) bi egunekoa da, ekainak 9 eta 10, eta 115 euro balio du. Izena gaur eman behar da eta plazen zozketa maiatzaren 21ean egingo dute. Zuzendaritza batzordeak jakinarazi du ibiltzeko gai den jendearentzat pentsatuta dagoela irteera. Larunbateko gaua (ekainak 9) La Almunia de Doña Godinako hotel batean pasako dute

Hitzaldia bihar Goiz Eguzkin

Hitzaldia izango da bihar Goiz Eguzkin testamendu, tutela eta legearen inguruko hainbat gaiei buruz, denak ere adinekoen interesekoak izan daitezkeenak. Hitzaldia Hurkoa fundazioko Ebelia Canterok emango du, 17:00etatik aurrera, areto nagusian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!