Bildu Hernanik azken legegintzaldiko balantzea aurkeztuko du gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 6a, 02:00

Azken legegintzaldian Bildu Hernanik egindako lana eta Udal Gobernuak egindakoa baloratuko ditu, eta erreleboa emango dio Hernaniko Abertzale Sozialistak plataformari. Gaur, 13:00etan Kardaberaz kalean.

Bildu Hernanik ekitaldia egingo du gaur, Kardaberaz kaleko lokalaren aurrean, 13:00etan. Azken lau urteetan plataformak egin duen lanaren eta EA-PNV-IUren Udal Gobernuaren gestioaren balantzea aurkeztuko dira. Bestalde, Bildu Hernanik lau urtez egin duen lanari amaiera eman eta Hernaniko Abertzale Sozialistak plataformari erreleboa emango dio. Ekitaldian pintxoak eta musika ere izango dira, ´lau urteotan lagundu eta babesa eman diguten herritar guztiei eskerrak emateko`. Gaur, Kardaberaz kaleko Bildu Hernaniren egoitza aurrean, 13:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!