Datorren maiatzaren 20an mendi ibilia egingo dute Larraitzetik Ausa-Gaztelura, ´Euskal Herri osoak Europako Nafar Estatua berreskuratzeko duen zilegitasuna` aldarrikatzeko. Larraitzen bildu eta Txindoki aurrean dagoen 904 metroko mendixka igoko dute. Bertako gazteluaren aztarnak bisitatu, Nafarroako bandera ipini eta komunikatu bat irakurriko dute. 10:00etan Larraitzeko aparkalekuan dute hitzordua. Hernaniko talde batek dei egin du nahi duen guztiak azaltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!