Txus Aranburu musikariak eta Mikel Peruarena idazleak Edan ase arte ikuskizuna emango dute, gaur, 19:30etan, Azkoitiko Matadeixen. Errezitaldia Peruarenaren Edan ase arte poema liburuan dago oinarritua eta Peruarenak errezitatzen dituen poemei Aranburuk bandoneoiarekin eta akordeoiarekin lagunduko die. Ikuskizun soila da, singlea, eta intimista edo barnerakoia, hausnarketari irekitako ate bat. Bi ereñotzuarrek Hernaniko Bodega tabernan eskaini zuten lehen emanaldia eta arrakasta haundia izan zuen. Gaur, 19:30etan, Azkoitiko Matadeixen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!