Leire Lukas paletari hernaniarrak eta Maitane Aburuza zizurkildarrak ezin izan zituzten atzo GRAVN-eko txapelak lortu Gasteizko trinketean. Paletari arabarren kontra 30-12 galduta, txapeldunordetzarekin konformatu behar izan zuten.
Arriola Lukas/Perez-Arrondo ‘Emakumea pilotari’ finalean
Emakumea pilotari txapelketako 2. mailako finalean sartu dira Perez-Arrondo bikote hernaniarra eta Lukas hernaniarrak eta Arrola zumaiarrak osatutako bikotea. Maiatzaren 18an, 20:00etan Donostiako Gaskan.