Pineda harategiko nagusiei despedida maiatzaren 10ean

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 6a, 02:00

Pineda harategiko nagusiak jubilatu egin dira eta negozioa utzi egin dute. Urte asko pasa dituzte Pinedako nagusiek bezeroak ahal bezain ondo zaindu eta mimatzen, eta horregatik agur bero bat eman nahi diete, esker onez. Despedida afaria datorren maiatzaren 10ean izango da, 20:30etan, Errio-guardan, eta izena astearterako eman behar da, bi telefono hauetako batera deituta: 943-557682 (Pili) edo 669-143790 (Nekane). Harategian ere badaude apuntatzeko paperak jarrita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!