Hernaniko txistulari jaialdiaren III. edizioari bukaera emateko, Txistularien Topaketa izango da gaur. Goizeko 09:45etan txistulariak udaletxeko arkupeetan elkartuko dira eta ondoren dianak egingo dituzte herrian barrena. 12:30etan dantzaldia izango da Plaza Berrin (eguraldi txarra balitz udaletxe azpian) eta 14:00etan herri bazkaria izango da Santa Barbara elkartean. Arratsaldean, kalejira eta dantza soinuak izango dira herrian, 18:30etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!