Hernanik bosgarren postua lortu du asteburu honetan Vigon jokatutako 2. mailako finaletan. Ostiralean bi partiduak galdu zituzten, eta atzo 5garren postua lortu zuten Neuronor Oviedo taldeari 3-2 irabazita (25-23, 26-24, 22-25, 23-25, 15-11). Hortaz, datorren denboraldian 2. mailan jarraituko dute. Lauri Matias pozik azaldu da mutilak egindako partiduekin eta esan du ´zorte txarra` izan dela aurrerago ez egitearen arrazoia.
Ostiralean bi partiduak galdu
Ostiralean jokatutako bi partiduak galdu egin zituen Hernanik, biak 3-2ko markagailuarekin. Aurreneko partidua Miguel de Cervantes taldearen kontra jokatu zuten, Gaztela Leongo txapelduna. Lehen bi setak galdu eta gero (18-25, 19-25), bi irabazi zituen Hernanik (25-21, 25-23), baina erabakiorrean erori ziren (12-15). Bigarren partiduan Xubenil Teis talde antolatzailearen kontra ere porrota jaso zuten. Honakoan aurretik hasi ziren (25-18, 18-25, 25-19), baina azken bi setak galdu egin zituzten (10-25, 10-15). Talde honi hiru set bakarrik irabazi dizkiote liga osoan eta Hernanik bi irabazi zizkion bostetik.