Asteburu honetan Diamantes de sangre filma emango dute Biteri kultur etxean. Gaur, igandero bezala, 19:30etan izango da ikusteko aukera. Edward Zwickek zuzendutako pelikula diamanteen trafiko ilegalari buruzkoa da. Sierra Leona gerra zibil izugarri batean dagoen bitartean harribitxiekin negozioan ari dira beste batzuk, eta gehienetan errebelioak finantziatzeko erabiltzen dira irabazi horiek. Gaur, 19:30etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!