ONGITZA Patronatuko Zuzendaritza Batzordea bilduko gaur. Bertan, Bono Sozial izenez ezaguna den programaz hitz egingo da. Programa honen bidez, pertsonak etxean laguntzeko langileak kontratatzeko diru laguntza jaso liteke. Andoni Amonarraiz Ongintzako lehendakariak jakinarazi du deialdia gaur onartuko dela, seguruenera. Horrela bada, eskariak hamabost bat egun barru egin ahal izango dira, eta horretarako Ongintzan dagoen Inma Lopetegi asistentarengana jo behar da.