Ollo, Erro eta Izenbaiku txapeldunak

Kronika - Erredakzioa 2007ko mai. 6a, 02:00

hasier Ollo 13-16 urtekoetan, Martin Erro txikietan eta Izenbaiku taldekakoan; horiek dira atzoko Txistulari txapelketako hiru txapeldunak. Guztira 60 bat txistulari izan ziren atzo Sandiusterrin, eta aretoa bete egin zuten ikusentzuleek. Saritu guztiak hauek izan ziren: 13-16 urte bitartean: 1. Hasier Ollo (Lizarra), 2. Iñaki Sagardoi (Iruña) eta 3. Peio Irigoien (Irun). 12 urte artean: 1. Martin Erro (Iruña), 2. Alain Sorazu (Azpeitia) eta 3. Oier Sarasti (Oiartzun). Taldeka: 1. Izenbaiku (Bilbo), 2. Uzturre (Tolosa) eta 3. Txingudi (Irun).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!